BILBAO & BEYOND
Hurrengo mailara igarotzeko prest? Orduan gure Seaside Tourneak dira zuretzako egokienak. Tur hauetan Bilboko hiriaren inguruaz gain itsasorarte hedatzen den eremuaz ikuspuntu orokorragoa edukiko duzu.
Hurrengo mailara igarotzeko prest? Orduan gure Seaside Tourneak dira zuretzako egokienak. Tur hauetan Bilboko hiriaren inguruaz gain itsasorarte hedatzen den eremuaz ikuspuntu orokorragoa edukiko duzu.
Gozatuz, 19km eta 5 orduko dira Getxora heltzeko dagoen tartea, non industria garaian aberastutako familiak kostaldean eraikitako jauregiak bisitatuko ditugun eta baita aurretik euskal arrantzale eta baserritarren herriak zirenak. Ibilbide honetan iraganeko industriaren erroetan murgilduko gara eta honek ekarritako aberastasun eta pobresiak aldatutako lekuak ezagutuko ditugu.
100% industria da Tourne All Ironen ezaugarri nagusia. Meategietako erraietan sartzen den ibilbidea da hau. Fisikoki Getxokoa baino gogorragoa dena eta sasoiko daudenentzat antolatuta.
Zure bizikleta aukeratu duzu? Ederto, orain gure Bilbo mailako ibilbidea aukeratu zure esperientzia hurrengo mailara igarotzeko. Abenturasaleentzako soilik!
Tur mota: Kostaldeko turrak Bilbon
Edukiera: 2 ~ 15 pertsona
Iraupena: 5 ordu
Prezioa: 68,00€
Barne:
Irauten dituen 5 orduetan Bilboko historia, haren itsas eta arrantzaleen iragana, meategietako bizimodua eta nola pertsona hauek urteetan natura ustertuz paisaia aldatu zuten ikuzteko aukera izango duzu. Historiaz blai dagoen eta paisaia ikusgarrietan zehar dabilen turra.
Bizkaia Zubiak, UNESCOK gizakume guztien ondarea izendatua 2006an, Portugaletetik Getxoko udalerrira eramango gaitu, behin hemen Bizkaiko “ Urrezko Milan”, XX. Mendeko hasieran aberastutako familiak eraikitako jauregietatik pedalei eraginez gure bidaia xarmagarria Algortako Portu Zaharrean bukatzeko.
Tur mota: Kostaldeko turrak Bilbon
Edukiera: 2 ~ 15 pertsona
Iraupena: 5 ordu
Prezioa: 68,00€
Barne:
Aliron edo All Iron Muskiz eta inguruko (Somorrostro) burdin meategietan XIX. mende bukaeran britaniarrek ohiu egiten zituzten hitzei egiten die erreferentzia, burdin haren kalitatea hain ona izanda soldata bikoitza esan nahi zuelarik.
Burdina eta haren erauztea Bilbo eta inguruan, baita Bizkaia osoan ere, esanahi funtsezkoa eduki du demografikoki eta estrukturalki. Gutxi gora behera 25 km tako tur honetan itsasadarraren ezker aldetik Muskizeko herrira heltzen den bidea jarraituko dugu, meategietako zonalde gehiena bisitatu eta gurasoek seme alabei kontatutako iraganeko istorioak gogoratuz, aberats eta pobreen arteko gatazkak eta hondino ere bistakoak diren itsasadarreko ezker eta eskuin aldeko desberdintasunak ezagutuz.
Behin Muskizen meategietako munduan murgilduko gara El Pobaleko burdinola bisitatuz eta ondoren Pobeña herritik gertu Areetako hondartzatik itsasora begira erlaxatuz.
Ongi etorri gure Tourne luzeenetara, DIY bertsioan. Bertan pausoz-pauso zehaztasunak aurkituko dituzu proposatutako bi turrak, hauek Tourne-Muskiz (Tourné All Iron) eta Tourne-Portu zaharra (Tourné Gold Coast) izanik. Modu desberdinean aurkitu daitezke:
Gogoan izan nahiz eta ibilbide nahiko luzeak diren, trena edo metro geltokietatik gertu pasten direla, non bizikletak dohain sartu daitezkeen eta Tournera modu erraz eta lasaian bueltatu zaitezketen.
Esperientzia ahaztezina edukitzeko GPS eta gida liburua (edo hau gabe) erabiltzea gomendatzen dugu. Aurretik ez baduzu horrelakorik erabili lasai egon zaitez, benetan erreza delako: zure telefono app store-ra joan eta gpx irakurtzen duen edozein aplikazio deskargatu (gpx idatzi bilatzailean) eta ireki artxiboa app- arekin. Diseinua app batetik bestera aldatu egiten da, baina segur aski mapa bat agertuko zaizu eta momentu oro zu bertan non zauden ikusi ahal izango duzu. Hortik aurrera, arazo gabe egin ahal izango zenituzke proposatutako ibilbideak.
*Liburuxka gidak 5€-ko fidantza dauka, zu buetatzerakoan itzuliko dizuguna