DESKUBRITU BILBO GUREKIN

Egizu bizikleta gainean tur bat gurekin eta gozatu Bilbo turistikoak zein alternatibo eta ezezagunak eskaintzen dituen xarmak. Nahastu zaitez hiria eta bere biztanleekin eta ezagutu gure ohitura eta tradizioak gure talde barneko gida profesional eta hiria primeran ezagutzen dutenei esker.

TOURNE VIVA BILBAO

Hiru ordutako tur honetan oinez bi egunetan baino gehiago ezagutu gure gida profesionalei esker, Bilbok eskaintzen dituen xarmataz gozatuz, baita gure tradizio eta ohituretaz. Guggenheim Museoa eta Euskalduna Jauregia bezalako eraikin erreferenteak zain daukazuz, baina zuk bakarrik ezagutzeko komeriak edukiko zenituen hiriaren txokoak baita ere, eta azken finean gu garen modua azaltzen dutenak.

TOURNE UNDERGROUND

Osatutako ibilbide honetan Bilboren beste alde batzuk ezagutzeko aukera ematen du betiere arte berriztatzailearen ikuspuntutik, Bilbo Zaharra edo Zorrozaurre bezalako auzoetako txoko desberdinak ezagutuz. Hiru orduren buruan Bilbo Zaharra, Abandoibarra, Zorrozaurre, Botika Zaharra eta Bolantin Zeharbideak ikuskatuko ditugu.

TOURNE PRIBATUA

Bilbo leku oso egokia da Tourne taldeka zein pertsonalizatuaz gozatzeko. Erdialdea ia guztiz laua izanda, trafiko gutxirekin, oso bizirik dagoen kultura eta eraikuntza adierazgarriekin, bizikleta gainean ibiltzeko leku zoragarria bihurtzen dute.

TOURNÉ VIVA BILBAO

Hiria ezagutzeko modurik onena, era lasaia eta dibertigarrian.

ZEHAZTASUNAK

Neurria: 2 ~ 12 pertsona

Ordutegi eta hizkuntzak:

  • Sab-Dom 16h (ES)
  • Lun-Vie 11h (ES)
  • Daily at 10:30h (EN)
  • Daily at 17:00 (EN) (only from 6/15 to 31/10)
  • Donnerstag und Samstag um 11 Uhr (D)
  • Donderdag tot zondag 10 uur (NL)
  • Talde pribatuak bakarrik (EU)
  • Groupes privés uniquement (F)

Iraupena: 3 ordu

Prezioa: 32,00€

Barnean:

  • Bizikleta alokairua
  • Bertako gida
  • Ur botila

EZAUGARRIAK

Bilbo hiria guztiz aldatu da azken 20 urteetan, industria gunea izatez hiri abangoardista batera igaroz eta bere tradizioak modernitatearekin konbinatuz. Bizikleta tur honetan Bilbo klasiko zein modernoaz gozatu eta bera esploratzea da gure nahia, gure bertako gidekin haren kultura, tradizioak eta ohiturak errotik ezagutzeko.

Ia ibilbide guztia bidegorri zein trafikotik kanpo geratzen diren bideetatik antolatuta dago, momentu oro segurtasuna bermatuz. Gure estiloa den Tournen bezala hiria modu alai eta dibertigarriaz gozatzeko bertako gidek hiria primeran ezagutzen dutela, jadanik irrikitan daude esperientzia hau elkarrekin bizitzeko.

LEKU INTERESGARRIAK

TOURNÉ UNDERGROUND

Bilboko txokoak eta proiektu artistikoak ezagutu nahiean?

ZEHAZTASUNAK

Neurria: 2 ~ 15 pertsona

Ordutegi eta hizkuntzak:

  • Fridays & Sundays at 11h (EN)
  • Sábados 11h (ES)
  • Nur für private Gruppen (D)
  • Alleen privégroepen (NL)
  • Talde pribatuak bakarrik (EU)
  • Groupes privés uniquement (F)

Iraupena: 3 ordu

Prezioa: 35,00€

Barnean:

  • Bizikleta alokairua
  • Bertako gida
  • Ur botila

EZAUGARRIAK

Tur honetan Bilbok sakabanatuta duen hiri-artea, publikoak edo herrikoak diren arte-lanak, zentro kulturalak, jaialdiak eta sortzen ari diren beste hainbat berrikuntza deskubrituko ditugu. Ezagutzera emango ditugu espazioak berrantolatzeko proposamenak, harategi zaharratik zentro kulturalak sortuz edo eta gure iragan industrialeko eraikinei beste mota bateko erabilera emanez. Tur honek txunditu, ezagutu eta gozatzera gonbidatzen du, eta detaile txikienari ere arreta ipintzea eskatzen du. Kultura garaikidea ezagutzen duen bertako gida batek azalduta, tur benetan zoragarria da.

LEKU INTERESGARRIAK

TOURNÉ PRIBATUA

Bereziki zure familia, lagun taldea edo enpresarako sortua.

ZEHAZTASUNAK

Neurria: Taldea zure aukeran

Ordutegi eta hizkuntzak: Ordutegia eta hizkuntza zure aukeran

Iraupena: Zailtasuna eta distantzia zure aukeran

Prezioa: 150€-tik gora

Barnean:

  • Bizikleta alokairua
  • Bertako gida
  • Nahi duzun guztia

EZAUGARRIAK

Aukeratu guk eskainitako turren artean eta zuentzako soilik, gida barne, moldatu zuen gustura. Aukeratu ordutegia, hizkuntza, hasiera puntua eta zuen behar izate eta desioak. Hoberen egiten saiatuko gara zuek sortutako itxaropenei egokitzeko asmoz.

Tournek urte osoan zehar eskaintzen ditu taldeentzako tur bereziak bai familia, konferentziak, eskolak eta kultur eragile zein elkarteei, gure berezitasun bat gehio izanik.

Zergaitik bizikletarik ez erabili zure hurrengo ekitaldian?

LEKU INTERESGARRIAK