BILBAO & BEYOND

Hurrengo mailara igarotzeko prest? Orduan gure Seaside Tourneak dira zuretzako egokienak. Tur hauetan Bilboko hiriaren inguruaz gain itsasorarte hedatzen den eremuaz ikuspuntu orokorragoa edukiko duzu.

TOURNE GOLD COAST

Gozatuz, 19km eta 5 orduko dira Getxora heltzeko dagoen tartea, non industria garaian aberastutako familiak kostaldean eraikitako jauregiak bisitatuko ditugun eta baita aurretik euskal arrantzale eta baserritarren herriak zirenak. Ibilbide honetan iraganeko industriaren erroetan murgilduko gara eta honek ekarritako aberastasun eta pobresiak aldatutako lekuak ezagutuko ditugu.

TOURNE ALL IRON

100% industria da Tourne All Ironen ezaugarri nagusia. Meategietako erraietan sartzen den ibilbidea da hau. Fisikoki Getxokoa baino gogorragoa dena eta sasoiko daudenentzat antolatuta.

RUTAK AUTOGIDATUAK

Zure bizikleta aukeratu duzu? Ederto, orain gure Bilbo mailako ibilbidea aukeratu zure esperientzia hurrengo mailara igarotzeko. Abenturasaleentzako soilik!

TOURNÉ GOLD COAST

Kostalderarte doan ibilbide lasai eta dibertigarria

ZEHAZTASUNAK

Tur mota: Kostaldeko turrak Bilbon

Edukiera: 2 ~ 15 pertsona

Ordutegi eta hizkuntzak:

  • Sundays at 10h (EN)
  • Solo grupos privados (ES)
  • Talde pribatuak bakarrik (EU)
  • Nur für private Gruppen (D)
  • Alleen privégroepen (NL)
  • Groupes privés uniquement (F)

Iraupena: 5 ordu

Prezioa: 68,00€

Barne:

  • Bizikleta alokairua
  • Bertako gida
  • Ur botila

EZAUGARRIAK

Irauten dituen 5 orduetan Bilboko historia, haren itsas eta arrantzaleen iragana, meategietako bizimodua eta nola pertsona hauek urteetan natura ustertuz paisaia aldatu zuten ikuzteko aukera izango duzu. Historiaz blai dagoen eta paisaia ikusgarrietan zehar dabilen turra.

Bizkaia Zubiak, UNESCOK gizakume guztien ondarea izendatua 2006an, Portugaletetik Getxoko udalerrira eramango gaitu, behin hemen Bizkaiko “ Urrezko Milan”, XX. Mendeko hasieran aberastutako familiak eraikitako jauregietatik pedalei eraginez gure bidaia xarmagarria Algortako Portu Zaharrean bukatzeko.

LEKU INTERESGARRIAK

TOURNÉ ALL IRON

%100 Esperientzia industriala.

ZEHAZTASUNAK

Tur mota: Kostaldeko turrak Bilbon

Edukiera: 2 ~ 15 pertsona

Ordutegi eta hizkuntzak:

  • Fridays at 10h (EN)
  • Solo grupos privados (ES)
  • Talde pribatuak bakarrik (EU)
  • Nur für private Gruppen (D)
  • Alleen privégroepen (NL)
  • Groupes privés uniquement (F)

Iraupena: 5 ordu

Prezioa: 68,00€

Barne:

  • Bizikleta alokairua
  • Bertako gida
  • Ur botila

EZAUGARRIAK

Aliron edo All Iron Muskiz eta inguruko (Somorrostro) burdin meategietan XIX. mende bukaeran britaniarrek ohiu egiten zituzten hitzei egiten die erreferentzia, burdin haren kalitatea hain ona izanda soldata bikoitza esan nahi zuelarik.

Burdina eta haren erauztea Bilbo eta inguruan, baita Bizkaia osoan ere, esanahi funtsezkoa eduki du demografikoki eta estrukturalki. Gutxi gora behera 25 km tako tur honetan itsasadarraren ezker aldetik Muskizeko herrira heltzen den bidea jarraituko dugu, meategietako zonalde gehiena bisitatu eta gurasoek seme alabei kontatutako iraganeko istorioak gogoratuz, aberats eta pobreen arteko gatazkak eta hondino ere bistakoak diren itsasadarreko ezker eta eskuin aldeko desberdintasunak ezagutuz.

Behin Muskizen meategietako munduan murgilduko gara El Pobaleko burdinola bisitatuz eta ondoren Pobeña herritik gertu Areetako hondartzatik itsasora begira erlaxatuz.

LEKU INTERESGARRIAK

IBILBIDE AUTOGIDATUAK

Abenturazaleentzako bakarrik

EZAUGARRIAK

Ongi etorri gure Tourne luzeenetara, DIY bertsioan. Bertan pausoz-pauso zehaztasunak aurkituko dituzu proposatutako bi turrak, hauek Tourne-Muskiz (Tourné All Iron) eta Tourne-Portu zaharra (Tourné Gold Coast) izanik. Modu desberdinean aurkitu daitezke:

  • Jaitsi daitekeen gaia digitala.
  • Bizikleta alokatzerakoan dendan eskatu ahal izango duzun liburuxka gida.*
  • GPS a teknologia menperatzen duzuenentzako.

Gogoan izan nahiz eta ibilbide nahiko luzeak diren, trena edo metro geltokietatik gertu pasten direla, non bizikletak dohain sartu daitezkeen eta Tournera modu erraz eta lasaian bueltatu zaitezketen.

GPS ibilbideak erabili.

Esperientzia ahaztezina edukitzeko GPS eta gida liburua (edo hau gabe) erabiltzea gomendatzen dugu. Aurretik ez baduzu horrelakorik erabili lasai egon zaitez, benetan erreza delako: zure telefono app store-ra joan eta gpx irakurtzen duen edozein aplikazio deskargatu (gpx idatzi bilatzailean) eta ireki artxiboa app- arekin. Diseinua app batetik bestera aldatu egiten da, baina segur aski mapa bat agertuko zaizu eta momentu oro zu bertan non zauden ikusi ahal izango duzu. Hortik aurrera, arazo gabe egin ahal izango zenituzke proposatutako ibilbideak.

*Liburuxka gidak 5€-ko fidantza dauka, zu buetatzerakoan itzuliko dizuguna