Zer gertatzen da bizikleta lapurtzen badidate?

Tournék ez du bere gain hartuko lapurreta. Bizikleta guztiek banakako giltzarrapoa daukate hiri-altzariei finkatzeko. Ebasketa gertatuz gero, bezeroak salaketa jarri, dendari jakinarazi eta 170 euro ordaindu beharko ditu.

Nahitaez erabili behar da kaskoa?

Ez, hiri barruko bideetan ez da derrigorrezkoa gomendagarria bada ere. Hiriarteko bideetan nahitaezkoa da. Beraz, Bilbotik ateratzekotan kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. 16 urtetik beherakoekin bazatoz, hauek kaskoa eraman beharko dute nahitaez. Adin guztietarako kaskoak ditugu.

Zer baldintza bete behar dira bizikletak alokatzeko?

Adinez nagusia izatea.
Bizikleta alokatzerakoan indarrean dagoen nortasun agiria aurkeztea
Zenbatekoa ordaintzea kontratua formalizatzen denean.
Materiala bildu eta itzultzea enpresaren merkataritza ordutegian edo hitzartutakoaren arabera.

Zer sartzen da tour-etan?

Ekipamenduaren alokairua (bizikleta, giltzarrapoa eta kaskoa, hala behar izanez gero), tokiko gida eta gure konpainian hainbat orduz gozatzeko aukera.

Adin guztietarako balio du esperientziak?

Bai, adingabeek esperientziaz gozatzeko ekipamendua ere badaukagu.

  • Umeentzako eserlekuak (22 kg gehienez) + kaskoak.
  • Haurrentzako bizikletak.
  • 12 urteko haurrentzako bizikletak.

Esperientzia bat bertan behera utz dezaket?

Bai, kitatze-kostuak bere gain hartuz:

  • 7 egunetik 3ra: tarifatutakoaren %25.
  • 48 ordu lehenago: tarifatutakoaren %50.
  • Azken 24 orduetan: tarifatutakoaren% 100.

Zer gertatzen da gorabehera bat badut?

Errentaria da materialaren erabilera desegokiak bere buruari edo hirugarrenei eragindako kalteen erantzule bakarra. Tournék erantzukizun zibileko aseguru bat du kontratatua. Aseguru horrek kalte horiek estaltzen ditu ekipamenduko akats mekaniko baten ondorioz gertatzen badira.

Txirrindulari handia izan behar dugu gure tourrak egiteko?

Ez dago zertan izan. Gure ibilbideek zailtasun desberdinak dituzte, baina bat ere ez da oso zaila. City Toursak bizikletaz ibiltzen dakien edonorentzat dira egokiak, ia bisita osoan zehar bidegorria erabiltzen baitugu. Seaside tours direlakoei dagokienez, gogorragoak dira iraupenagatik eta Bilbotik ateratzen garelako, baina gutxi dira bisita horietan igo behar diren aldapak. Behar izanez gero, bizikleta elektrikoak ditugu arazoren bat izan dezaketela uste duten pertsonentzat, eta bestela, gure Walking Toursen bat egin dezakezue herrian zehar.

Eraman dezaket nire bizikleta tourrera?

Noski! Hori egitea erabakitzen baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu, eta bisitaren prezioa jakinaraziko dizugu.

Zer gertatzen da euria egiten badu edo eguraldi txarra egiten badu bisita egiteko?

Eguraldia ezin da aurreikusi Bilbon. Horregatik, euria egitekotan, guk ez dugu inor euripean bizikletan ibiltzera behartuko. Kasu hauetan pontxoak eskaintzen ditugu eta baita bisita-eguna aldatzeko edo tourra oinez egiteko aukera eman ere. Tourra egitea ezinezkoa izatekotan, diru guztia itzuliko diegu hala eskatzen duten bezeroei. Hori bai, bertaratutakoren batek tourra euripean egin nahi badu, tourra egin egingo da.

Tourra bukatzean eskupekoa eman dakioke gidariari?

Hori ez da galdetzen! Ez da nahitaezkoa, baina gidariek gustura hartuko dute aparteko bat, lan bikaina egiten dutelako. Eta, jakina, ez dago kopuru estandarrik, zuek, pozik dauden bezeroak, zuek erabakitzen duzue zenbatekoa.

Zer eraman behar dut?

Tourraz gozatzeko onena behar-beharrezkoa dena soilik eramatea da. Arropa erosoa eta kamera lagun onak dira gure bisitetan zehar. Baina jaka, motxila edo maletaz beteta etortzen bazarete, ez kezkatu, bizikleta saskietan eraman edo dendan ezer ordaindu gabe utzi ahal izango dituzuelako

Segurua da Bilboko hirigunean bizikletaz ibiltzea?

Gure bisita gidatuak seguruak izatea nahi dugunez, bizikletentzako erreietan eta zirkulazio gutxiko kaleetan ibiltzen saiatzen gara. Gainera, errepideren bat erabili behar izanez gero auto-zirkulazioa 30 km-ra mugatuta dago Bilbo osoan, arriskua txikiagoa izan dadin.

Bizikleta beste bilketa-leku batean utz daiteke?

Tourné Bilbao Bilbon tour gidatuak eta bizikleta-alokairua eskaintzen dituen tokiko enpresa da, eta alokairuen ondoren bizikletak uzteko bulego edo egoitzarik ez dugu. Ohiko tour-etan, bizikletak jaso eta gure dendan utzi beharko dira, eta pribatuen kasuan, bizikletak jasotzeko garraioa ere erabili ahal izango da, aparteko prezioan.

Bilbotik atera al daiteke bizikletak alokatuta?

Bilbok hiribilduak berak baino askoz gauza gehiago eskaintzen ditu ikusteko. Kostaldea eta hondartzak, zubi esekia edo meatzaldea dira bizikletaz bisitatzea merezi duten tokiak. Horregatik, gure bizikletak arazorik gabe atera ahal izango dira Bilbotik. Hori bai, alokairua amaitzean dendan itzuli beharko dira.

Erreserba egitean ordaindu dena baino ordu gehiagoz alokatu daitezke bizikletak?

Bai, noski. Bizikleta dendan hartzen denean, alokairua luzatu egin daiteke denda irekita dagoen bitartean. Aparteko orduak 2 euroko kostua du, gehienez ere 15 euro egun oso bakoitzeko (bizikleta arrunten kasuan bakarrik). Alokairua hurrengo egunera arte luzatu nahi bada, 24 orduko tarifa ordaindu beharko da.

Zalantzarik oraindik?

Email bat bialdiezazu

info@tournebilbao.com

Deituiguzu

(+34) 944 249 465